AIPAMEN BIOGRAFIKOA

Aipamen biografikoa

Iñaki Aginaga Beristain Donostian jaio zen, 1929ko urtarrilaren 29an. Lehenengo ikasketak bertako Marianisten Kolegioan egin zituen. Zuzenbide-ikasketak ere egin zituen, baina inoiz ez zuen asmorik izan bide horretatik segitzeko. Espainiako erregimen faxistak dena kontrolatzen zuen, eta, hortik aldendu nahian, erabat autodidakta izan zen. Garai hartan, horretarako bide bakarra Frantzian argitaratzen ziren liburu, aldizkari eta abarretara jotzea zen. Hori dela eta, frantsesa ikasi zuen Donostiako Colegio Francés delakoan. Ez haatik pentsatu iritzi hobea zuenik inperialismo frantsesaz espainolaz baino; arrazoia sinplea da: kultura frantsesak eskaintzen zuen kultur leihoa askoz ere zabalagoa zen ingurune espainol itxi eta inkisitorialak eskaintzen zuena baino, besterik gabe. Orduan ezagutu zuen Josebe Fagoaga Ilharagorri; eta elkarrekin bizi izan ziren, Lapurdin, hura hil zen arte. Gure herriaren egoera tamalgarriaren ondorioz ama-hizkuntza espainola bazuen ere, Euskara zuen hizkuntza nazionaltzat, eta hura ere ikasi zuen.

Intelektual distiratsua, bizitza politikaren eta historiaren ikerketari eskaini zion: Asiako erregimen despotikoetatik inperialismo modernora arte ikertu zuen, klasiko guztietatik eta egile marxistetatik pasatuta. Betiere, zientzia sozialen esparruko azken ekarpenen jakitun izaten zen. Diletantismotik urrun, ahalegin intelektual horren helburua demokrazian oinarritutako eta Euskal Herria askatzeko teoria eta estrategia sortu eta herriari eskaintzea izan zen, askapen hori egia bihurtzeko.

Bide horretan, aktibista ere izan zen. Bere gaitasun intelektual izugarri horrek laster egin zuen ezagun euskal erresistentziaren esparruan. Beste batzuekin batera, 1958an, Agirre lehendakariarekin bildu zen, Donibane Lohizunen, beste kontu batzuen artean lehen Pariseko Itunaren desegokitasunaz jarduteko. 1962an, Munichen izan zen, PNVren eta ANVren burokraziek Municheko Ituna deritzona sina ez zezaten ahalegintzera joana. Beste sindikalista batzuen laguntzarekin ELA sindikatua biziberritu zuen, eta gogor salatu zuen sozial-inperialismoa sindikatuak argitaratzen zuen aldizkarian, Lan Deyan. ETA sortu zenean, euskal nazio-arazoaz zuen ikuspegia kritikatu zuen, eta, batez ere, arazo nazional eta sozialen arteko dikotomia faltsua. Geroago, ETAk ekintza armatuei ekin zienean, haien desegokitasuna salatu zuen, baita ekintzaileei berei zuzenean adieraziz ere.

Azken batean, Aginagak aurreikusi eta salatu egin zituen PNVk zein ETAk hartutako bide antzu eta kaltegarrien ondorioak. Era berean, beste arlo batzuetan egiten ziren planteamendu nazionalsozialisten aurka ere azaldu zen, arazo sozialak arazo nazionalaren aurretik jarrita Autodeterminazio Eskubidea edo Determinazio Askearen eskubidea baztertzen eta euskaldunak Espainian edo Frantzian integratzea bultzatzen zutelako eta inperialismo frantsesa eta espainola indartzen.

Hartutako jarrera kritikoak isolamendua eta bazterketa baino ez zizkion ekarri. Hark bere kritikak argi eta garbi arrazoitu arren, inor ez zen gertu eztabaidarako eta bere bidea —PSOE eta frankismoaren erreformisten itzalpekoa— zalantzan jartzeko; horrelakoetan ohi denez, Aginaga ostrazismora kondenatu zuten. Bazterketa hori nabarmenagoa izan zen ustezko euskal nazionalisten burokraziek Espainiako erregimena demokratikotzat hartu eta berak Espainian integratzea onartu zutenetik.

Egoera berri hartan, Aginagak beste lan batzuk argitaratu zituen, Iparla izeneko liburuxken bitartez, unean uneko analisiak zabaltzeko eta demokratikoak kontsideratzen zituen jarrerak aldezteko. Izan ere, estrategia egokitu eta Determinazio Askearen eskubidean eta Nafar Estatuaren berreskurapenean oinarritu zuen, Nafar Estatua Euskal Herriak historian zehar izan duen adierazpen politiko gorena baita. Jakina, azken estrategia hori ere ez zetorren bat PNVren eta ETAren planekin, eta ez du inolako zabalpenik izan.

Azken urteak Donostian egin zituen, familiarengandik hurbil, 2020ko maiatzaren 31 arte; orduan hil zen, bere herrikide gehienek ezagutzen ez zutela eta ezagutzen zuten politikarien mespretxua jasanez.

Reseña biográfica

Iñaki Aginaga Beristain nació en San Sebastián, el 29 de enero de 1929. Cursó sus primeros estudios en el Colegio de Marianistas de esa localidad. También estudió Derecho, pero nunca tuvo intención de seguir por ese camino. Fue totalmente autodidacta, e intentó alejarse del régimen fascista español, que lo controlaba todo. Por aquel entonces, el único medio de hacerlo era recurrir a libros, revistas, etc. que se publicaban en Francia. Por ello, estudió francés en el Colegio Francés de San Sebastián. No se piense, por ello, que tenía mejor opinión del imperialismo francés que del español; la razón es simple: la ventana cultural que ofrecía la cultura francesa era mucho más amplia que la que ofrecía el entorno español cerrado e inquisitorial, sin más. Fue entonces cuando conoció a Josebe Fagoaga Ilharagorri; y vivieron juntos, en Lapurdi, hasta que ella falleció. Aunque, como consecuencia de la lamentable situación de nuestro pueblo, el español era su lengua materna, Aginaga tenía al Euskera como su lengua nacional, que también aprendió.

Fue un brillante intelectual, que dedicó su vida a la investigación de la política y de la historia, desde los regímenes despóticos de Asia hasta el imperialismo moderno, pasando por todos los clásicos y los autores marxistas. Siempre era consciente de las últimas aportaciones en el ámbito de las Ciencias Sociales. Lejos del diletantismo, el objetivo de este esfuerzo intelectual fue crear una teoría y una estrategia democráticas para la liberación de Euskal Herria y ofrecérselas al pueblo, para hacer realidad esa liberación.

En ese camino, también fue activista. Esa enorme capacidad intelectual suya no tardó en hacerle popular en el ámbito de la resistencia vasca. Junto a otros, en 1958, se reunió con el Lehendakari Agirre en San Juan de Luz (Donibane Lohizune), para tratar, entre otras cuestiones, sobre la inconveniencia del primer Tratado de París. En 1962, acudió a Múnich, en un intento por disuadir a las burocracias del PNV y ANV de que firmaran lo que se conoce como el Pacto de Munich. Con la ayuda de otros sindicalistas revitalizó el sindicato ELA, y denunció con dureza el social-imperialismo en la revista que publicaba el sindicato, en Lan Deya. Cuando surgió ETA, criticó su visión del problema nacional vasco y, sobre todo, la falsa dicotomía entre los problemas nacionales y sociales. Más tarde, cuando ETA comenzó con las acciones armadas, también denunció su inconveniencia, e incluso se lo manifestó directamente a los propios activistas. En definitiva, Aginaga previó y denunció las consecuencias de las vías estériles y perjudiciales adoptadas tanto por el PNV como por ETA. También se posicionó en contra de los planteamientos nacionalsocialistas que se hacían desde otros ámbitos, porque anteponiendo los problemas sociales al nacional excluían el derecho de Autodeterminación o de Libre Determinación y favorecían la integración de vascos y vascas en España o Francia y fortalecían los imperialismos francés y español.

La actitud crítica adoptada no le trajo más que aislamiento y exclusión. Aunque sus críticas fueron claramente argumentadas, nadie estaba dispuesto a debatir y a cuestionar su propio camino, que discurría a la sombra del PSOE y de los reformistas del franquismo; como es habitual en estas ocasiones, Aginaga fue condenado al ostracismo. Esta exclusión fue más evidente desde que las burocracias de los supuestos nacionalistas vascos consideraron al régimen español como democrático y aceptaron integrarse en España.

Ante la nueva situación, Aginaga publicó otros trabajos, a través de folletos llamados Iparla, con el fin de difundir análisis puntuales y defender las posturas que consideraba democráticas. De hecho, adaptó la estrategia y la basó en el derecho a la Libre Determinación y en la recuperación del Estado Navarro, máxima expresión política de Euskal Herria a lo largo de su historia. Obviamente, esta última estrategia tampoco se ajustaba a los planes del PNV y de ETA, y no ha tenido ninguna difusión.

Vivió sus últimos años en San Sebastián, cerca de su familia, hasta el 31 de mayo de 2020, cuando falleció, siendo un desconocido para la mayoría de sus compatriotas y sufriendo el desprecio de la clase política que lo conocía.